XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XEDEA:
Hizkuntz edo kulturartekoen ikaskuntzaren azken helburuetako bat anfitrioien kulturan edo komunitatean egoki eta ondo integratzeko trebetasuna lortzea da.

Ariketa hau horretara doa.

Izan ere, ikasleek hizkuntz, komunikazio- eta pertsonarteko trebetasunez baliatu behar dute komunitatearen sorreraz eta garapenaz ikasiko badute, herriko jendeagana joz eta laguntza jasoz.

Herriari buruzko informazioa ezezik informazio hori biltzeko prozesua eta ikasle bakoitzaren esperientziak dira klabeak ariketari zuku guztia ateratzeko.

PRESTAKETA: 1. Ikasle bakoitzaren zeregina eskualdeko herri baten nondik-norako historikoa zirriborratzea da.

Emaiezu historiazko ikuspegi orokorra galdeketa komeni bezala bideratu eta ikasleengandik tentuzko erantzunak jasoz.

Hona hemen adibide gisako zenbait galdera: Nolakoa zen alde hau herria sortu aurretik?.

Zergatik sortuko ote zuen jendeak herria?.

Zeintzu izango ote ziren lehen eraikinak?.

Zein beste ezaugarri erantsi zaizkio herriari denboran zehar?.

Etapa honetan, ikasleak zereginaren, nondik norakoaz ohartaraztea da xedea bil ditzaketen datu moten ideia bat emanez.

2. Jarri ikasleak egingo dituzten galdera moten zerrenda prestatzen.

3. Bota nahas-mahas (brain-storming eran) nora joan eta norengana jo komunitate baten galderen erantzunen bila.

4. Eman ikasleei ariketari buruz dituzten kezkez edo sentipenez hitz egiteko aukera.

KANPO-LANA: 1. Eraman ikasleak eskualdeko hiri edo herrietara komunitate bakoitzean ikasle bana abandonatuz.